Goiko Laguntza - Basque (Spain)
GOIKO LAGUNTZA
"Goiko Laguntza", gaika aukeraturiko Bibliako zatien bilduma bat da.
Uste dugu Liburu Santuen oharrik onena Biblia bera dela.
Jainkoaren Hitzak, "goitik dator" eta, laguntza onena da Jainkoaren
gose-egarri diren
bihotzentzat. Pertsona bat damutzen duenean, pekatua uzten du, eta Jesu Kristo
Jauna
gonbidatzen du bere bihotzan bizitzeko, eta bihotz-bihotzez sinesten du Jesu
Kristo Salbatzailea
dela, Jauna agertzen zaio, eta berari ematen dio bere poza eta bakea sinesten
duen bihotzari. Nik
esperientzia hau 1950 ko urtean sentitu nuen, eta sekula ez da eten barruko
elkartasuna Jaunaren
eta nire artean. Ordua da zuk oraintxe Hura hartzeko zure Salbatzaile eta Jauna
bezala, oraindik
hartu ez baduzu. –Argitaratzaileak
JAINKOAREN MAITASUNA 1
Baina Kristo gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde:
honela erakusten du Jainkoak guri
digun maitasuna. –Erromatarrei 5:8
Pazko Jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana
joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean
betebetean maitatu zituen. –Joan 13:1
"Ez die inork maitasun han-diagorik adiskideei, bere burua haien alde
ematen duenak baino". –Joan 15:13
Baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hilen artetik lehenengo piztu
eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik
askatu gintuenari. –Apokalipsia 1:5
"Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman
baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan
dezan.
–Joan 3:16
Urrutitik agertu natzaio eta esan diot: "Maite zaitut, betidanik maite,
horregatik natzaizu etengabe leial". –Jeremias 31:3
JESU KRISTOREN JAINKOTASUNA 2
Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa: Kristo,
gizaki bezala agertua, Espirituak
zintzotzat aitortua, aingeruek ikusia, herriei hots egina, munduan sinetsia,
Jainkoak aintzan
hartua. –1 Timoteori 3:16
Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen: "Hara,
birjinak haurdun
gertatu eta semea izango du, eta Emanuel jarriko dio izena (Emanuel izenak ‘Jain-koa
gurekin'esan nahi
du)".
–Mateo 1:22, 23
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. Eta Hitza
gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik
maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion
aintza.
–Joan 1:1 eta 14
"Aita eta biok bat gara". –Joan 10:30
Jesusek erantzun: "Honen-beste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu
ezagutzen? Ni ikusten nauenak, Aita ere ikusten du. Nola diozu: ‘Erakuts iezaguzu Aita?' Ez al
duzu sinesten ni
Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin?"
–Joan 14:9, 10a
JESUS, JAINKOAREN SEMEA 3
Jesus Jainkoaren Semea dela aitortzen duenarengan dago Jainkoa
eta hura Jainkoarengan.
–1 Joan 4:15
Aingeruak erantzun zion: "Es-piritu Santua etorriko da zuregana eta
Goi-goikoaren indarrak
hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango
da eta
Jainkoaren Seme deituko
diote".
–Lukas 1:35
Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea,
eta honela
deitzen diote: "Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko,
Errege bake-emaile".
–Isaias 9:5
Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek
hodeitik esan zuen: "Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun
berari!"
–Mateo 17:5
Hark erantzun: "Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan. Jesusek esan zion:
"Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera
da". –Joan 9:36, 37
Jainkoaren izaera Kristo gizon eginarengan dago bete--betean. –Kolosarrei
2:9
JESUSEK DIOGU NOR DEN 4
Jesusek erantzun zien: "Bene-benetan diotsuet: Abraham
sortu baino lehenagokoa naiz ni".
–Joan 8:58
Emakumeak esan zion: "Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta
hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula". Jesusek esan zion: "Neu naiz,
zurekin mintzo naizen hau". –Joan 4:25, 26
Jesusek erantzun zien: "Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana
hurbiltzen dena ez da, ez,
sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri
izango". –Joan 6:35
Orduan, honela azaldu zien Jesusek: "Bene-benetan diotsu-et: Neu naiz
ardientzako atea". –Joan 10:7
Jesusek esan zion, orduan: "Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten
duena, hilda ere, biziko da". –Joan 11:25
"Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe
bainaiz". –Joan 13:13
Jesusek erantzun: "Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana
joan nire bidez izan ezik". –Joan 14:6
JESUSEK EGIN ZITUEN MIRARI BATZUEK 5
Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost
ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta
ikas-leek jendeari. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete
zituzten. Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.
–Mateo 14:19-21
Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni esan zion: "Jo itsaso zabalera eta bota
sareak arrantzurako". Simonek erantzun zion: "Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer
harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea". Hala egin zuten eta, hainbesteko
arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian
zeuden.
–Lukas 5:4-6
Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka
hasi ziren: "Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!...Jesusek esan zien: "Zer nahi duzue niregandik? Haiek
erantzun: "Begiak zabaltzea, Jauna! Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu
zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan
ziren". –Mateo 20:30, 32-34
JESU KRISTO EGILE ETA JAUNA DA 6
Eta Jainkoarengan, gauza guztien egileagan, betidanik gordea
zegoen asmo ezkutua nola ari den betetzen guztiei argi
erakustea.
–Efesoarrei 3:9
Beraren bidez sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri
direnak eta ez direnak: munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta
botereak. –Kolosarrei 1:16
Eta mihi orok aitor dezan Jesu Kristo dela Jauna, Jainko Aitaren aintzarako. –Filipoarrei 2:11
Jainkoak...azken egun hauetan, berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme
horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua.
–Hebertarrei 1:1a, 2
"Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek
gurutziltzatu zenuten Jesus
hau".
–Eginak 2:36
Horretarako hil eta piztu zen Kristo: hilen eta bizien Jauna
izateko. –Erromatarrei 14:9
Leiala da Jainkoa, eta berak deitu zaituzte bere Seme Jesu Kristo gure
Jaunarekin elkarturik
bizitzera. –1 Korintoarrei 1:9
JESU KRISTO DA GUZTION EPAILEA 7
Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik
gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren au-zitegian. –Erromatarrei 14:10
Jainkoaren aurrean eta, errege bezala agertuz, biziak eta hilak epaitzera
etorriko den Kristo
Jesusen aurrean erregutzen dizut. –2 Timoteori 4:1
"Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean,
bere errege--aulkian eseriko da. Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk
besteen-gandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala". –Mateo 25:31, 32
"Aitak ez du inor ere epai-tzen, baizik eta epaitzeko ahal-men guztia
Semearen esku utzi du". –Joan 5:22
Halaxe azalduko da, Jainkoak, Jesu Kristoren bidez eta nik iragartzen dudan
berrionaren
arabera, gizon-emakumeen barrua epaituko duen
egunean. –Erromatarrei 2:16
Jesusek berak agindu zigun herriari predikatzeko, bera de-la Jainkoak bizien eta
hilen epaile ezarri duena aitortuz. –Eginak 10:42
SALBAMENA KRISTOREN BIDEZ BAKARRIK 8
"Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik
izango da, eta ez du inolako eragozpenik izango larreak aurkitzeko".
–Joan 10:9
Jesusek erantzun: "Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana
joan nire bidez izan ezik". –Joan
14:6
"Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuan hilko zaretela; zeren ni naizena
naizela sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete". –Joan 8:24
Denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren
aintzarik gabe. Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez
burutu duen askapenari esker. –Erromatarrei 3:23, 24
"Honengan bakarrik dugu sal-bamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi
beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik". –Eginak 4:12
Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik. –1 Tesalonikarrei 5:9
SALBAMENA KRISTOREN BIDEZ BAKARRIK 9
Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du
Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin.
–1 Korintoarrei 1:30
Honek bere burua eman zuen guregatik, gu gaiztakeria guztietatik askatu eta
garbi egiteko,
beraren herri izan gaitezen, beti ongi egiteko gogotsu.
–Titori 2:14
Eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan
bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin
zaituztenari. Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;
honengan
dugu askapena, bekatuen barkamena. –Kolosarrei 1:12-14
"Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri
da". –Lukas 19:10
Eta kantu berri hau abesten zuten: "Bazara nor liburua har-tu eta beronen
zigiluak irekitzeko; hila izan baitzara, eta zeure heriotzaz Jainkoarentzat irabazi dituzu arraza,
hizkuntza, herri eta
nazio guztietako gizon-emakumeak". –Apokalipsia 5:9
KRISTOREN ODOLAZ BARKAMENA 10
Orain, Jainkoak Kristoren odolaz onartu gaituelarik,
zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez! –Erromatarrei 5:9
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren
erakusgarri. –Efesoarrei 1:7
"Hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak
barkatzeko guztien alde isuria". –Mateo 26:28
Gogoratu zeuen aurrekoengandik hartutako biziera zentzugabetik askatuak izan
zaretela; eta
askatuak, ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zilarrez, baizik eta bildots garbi
eta akasgabe bezala zuen alde eskaini den Kristoren odol
baliotsuaz. –1
Pedro 1:18, 19
Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu
geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen
gaitu. –1 Joan 1:7
Jainkoaz harro gaude Jesu Kristo gure Jaunari esker, beronen bitartez Jainkoarekin baketzea
iritsi baitugu
dagoeneko. –Erromatarrei
5:11b
SALBAMENA KRISTORENGAN FEDEAREN BIDEZ 11
Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez
dator zuengandik, baizik eta
Jainkoaren emaitza da; ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.
–Efesoarrei 2:8, 9
Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin,
Jesu Kristo gure Jaunari esker. –Erromatarrei 5:1
Izan ere, Jesu Kristorenak garenontzat, erdaindua izateak edo ez izateak ez du
ezer balio; balio duena maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena
da.
–Galaziarrei 5:6
"...Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko
zarete". –Eginak 16:31b
Jainkoarengandik jaio den orok garaitu egiten baitu mun-dua. Eta munduaren gain
garaipena ematen diguna gure sinesmena
da. –1 Joan 5:4
Orduan, galdetu zioten: "Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena
egiteko?" Jesusek erantzun zien: "Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek
sinestea". –Joan 6:28, 29
Hemen kontatuak Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi
dira eta,
sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen hari esker. –Joan 20:31
JAINKOAREN ONGINAHIA 12
Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita
errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa! –2 Korintoarrei
1:3
Zein zu bezalako Jainkorik, zeurea duzun herrian bizirik geldituei gaiztakeria
barkatu, haien
errebeldiari ez ikusiarena egiten diozun hori bezalakorik? Zure haserreak ez du
beti irauten, onginahia baituzu
atsegin. –Mikeas 7:18
Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu. Goizero
berritzen dira. Bai
handia, Jauna, zure leialtasuna! –Negar
Kantak 3:22, 23
Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa, zure leialtasuna
hodeietarainokoa. –Salmoa 108:5
Nola zerua lurraren gainean garai, hala haren maitasuna begirune
diotenentzat handi. Baina Jaunaren maitasunak sekulako dirau begirune diotenentzat; haren
salbamenasmoa
belaunez belaun luzatzen da.
–Salmoa 103:11, 17
Eta salbatu egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagatik, bere errukiari esker
baizik, jaioberritzen gaituen garbikuntzaz eta Espiritu Santuak guregan eragiten duen berrikuntzaz.
–Titori 3:5
JAINKOAK GONBIDATZEN
GAITU 13
..."Zatozte, erabaki dezagun auzia: zuen bekatuak gorria baino gorriago
badira ere, elurra
bezain zuri geldituko dira; purpura bezain gorri izanik ere, artilearen antzeko
bihurtuko dira". –Isaias 1:18
Espirituak eta emazteak diote: "Zatoz!" Entzuten duenak ere esan beza:
"Zatoz!" Egarri dena betor, eta har beza doan, nahi badu, biziaren ura.
–Apokalipsia 22:17
"Egarri zareten guztiok, eto-rri uretara, etorri, dirurik ez duzuenok ere!
Etorri, hartu garia eta
jan, hartu ardoa eta esnea, dena hutsean, ordaindu
gabe".
–Isaias 55:1
Jaietako azken egunean, nagusienean, Jesusek zutitu eta oihu egin zuen, esanez:
"Egarri dena betor niregana, eta edan
beza".
–Joan 7:37
Hori ikustean, Jesus hase-rretu egin zen, eta esan: "Utzi haurrei niregana
etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege". –Markos 10:14
"Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet
atseden". –Mateo 11:28
EZ DIRA DENAK JAINKOAREN SEME-ALABA 14
Honetan agertzen da zein den Jainkoaren seme-alaba eta zein deabruarena:
Jainkoaren nahia
egiten ez duena, hau da, bere senidea maite ez duena, ez da Jainkoaren
seme-alaba. –1 Joan
3:10
Gizarte maltzur eta gaizto honen erdian garbi eta akasgabe, Jainkoaren
seme-alaba errugabe,
izan zaitezten; gizarte honetan izarrek munduan bezala egiten duzue argi. –Filipoarrei 2:15
Jainkoaren Espirituak gidatzen dituenak Jainkoaren seme-alaba dira. Zuek ez
duzue hartu
esklabo egingo zaituzten espiritua, berriro beldurpean bizitzera eramango
zaituztena, alegia; zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue, eta Espirituaren bidez
"Abba!", hau da, "Aita!", esanez hots egiten diozue Jainkoari.
–Erromatarrei 8:14, 15
"Aita izango naiz zuentzat, eta zuek seme-alaba niretzat". Hau dio
Jaun ahalguztidunak.
–2 Korintoarrei 6:18
Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren
seme-alaba izateko ahalmena eman zien. –Joan 1:12
EDATEAZ JAINKOAK DIOENA 15
Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira:
lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,
idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak,
norgehiagokeria,
alderdikeria, zatiketak, ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta
lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua
ondare jasoko. –Galaziarrei 5:19-21
Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez
lizunkeria eta neurrigabekerian, ez haserre eta norgehiagokerian. Bizi zaitezte Jesu Kristo
Jaunari itsatsiak, eta ez ibili giza grinak bete nahian. –Erromatarrei 13:13, 14
Ai zuek, goizean goiz edanari ekin eta gauean berandu arte ardoz berotzen
zaretenok!
–Isaias 5:11
Ez begiratu ardoari, gorri-gorri kopan distiratsu dagoenean, goxo-goxo sartzen
da eta. Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta.
–Esaera Zaharrak 23:31, 32
Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu; mozkortzen dena ez da inoiz zuhur
izango.
–Esaera Zaharrak 20:1
ZINTZOTASUNA EZ DA ASKI 16
Jesusek erantzun: "Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa,
bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiaz. Hori da agindurik nagusiena eta lehena".
–Mateo 22:37, 38
Bidean abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean
belaunikaturik, galdetu zion: "Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat
jasotzeko?" Jesusek erantzun zion: "Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. Badakizkizu
aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin
kalterik, ohoratu aitamak". Hark, orduan: "Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori
guztia". Jesus maitasunez begira jarri zitzaion, eta esan: "Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz,
saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta
jarraitu niri". Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan, ondasun handien jabe
baitzen. –Markos 10:17-22
Badira zuzen-itxurako jokabideak, baina azken finean heriotzarantz daramate.
–Esaera Zaharrak 16:25
EZ ENGAINATU ZEUEN BURUAK! 17
Ez engainatu zeuen buruak. Ez dago Jainkoari barre egiterik.
Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du. –Galaziarrei 6:7
Seme-alabatxook, ez zaitzatela inork engaina. Jainkoaren nahia egiten duena
zuzena da, Kristo zuzena den bezalaxe. Bekatu egiten duena, berriz, deabruarena
da. –1 Joan 3:7, 8a
Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina
zeuen buruak!
Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeriazaleek, sodomitek,
lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren
erreinua iritsiko. –1 Korintoarrei 6:9, 10
Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita
Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka. –Efesoarrei 5:6
Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz. —Santiago
1:22
Norbait zerbait delakoan badago, ezer ez delarik, bere burua engainatzen du. –Galaziarrei 6:3
Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: "Ni naiz
Mesias"; eta jendea franko
engainatuko dute. —Mateo 24:5
BEKATUAK HERIOTZA DAKAR 18
Gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza;
horrela, gizon-emakume guztiengana zabaldu zen heriotza, guztiek egin baitzuten bekatu.
–Erromatarrei 5:12
Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta
gero, heriotza dakar. –Santiago 1:15
Giza grinei jarraitzeak heriotzara darama; Espirituari jarraitzeak, berriz,
bizitzara eta bakera.
Izan ere, giza grinei jarraitzen dietenak Jainkoaren aurkako dira; ez dute nahi
eta ez dira ere
gauza Jainkoaren legeari jarraitzeko. –Erromatarrei 8:6, 7
"Bekatu egiten duena, hori hilko da; semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko,
ez eta aitak ere semearenak". –Ezekiel
18:20a
"Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta
piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!" –Lukas 15:32
Zuzentasunaren bidetik bizitzara, gaiztakeriaren atzetik heriotzara. –Esaera
Zaharrak 11:19
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da. —Erromatarrei 6:23a
KRISTOK HERIOTZA GARAITU
ZUEN 19
Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: "Lazaro, zatoz kanpora!" Eta
hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen.
Jesusek esan zien: "Aska ezazue eta utzi joaten". –Joan 11:43, 44
"Horregatik maite nau Aitak, neure bizia ematen dudalako eta horrela
eskuratzen berriro. Ez dit bizia inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea,
eta neure esku berriro hartzea. Hori da neure Aitarengandik hartu dudan
agin-dua".
–Joan 10:17, 18
Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan,
esan zuen: "Gazte, zuri diotsut: Jaiki!" Jaiki zen hildakoa eta hizketan
hasi. –Lukas 7:14, 15a
"Bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan,
eta neure menpe ditut Herio eta Hilen Egoitza". –Apokalipsia 1:18
Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da. –1 Korintoarrei 15:26
JAINKOAREN AGINDUAK 20
"Jaunak esan zuen...Ez izan ni beste jainkorik.
"Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko
uretan dagoenetik. Ez ahuspeztu haien aurrean, ez eta gurtzarik eman ere....
"Ez erabili alferrik Jaunaren zeure Jainkoaren izena, ez baitut hori
egingo duenik zigorrik gabe utziko.
"Gorde larunbata, Jaunari sagaratuz, Jaunak zure Jainkoak agindu bezala.
Sei egunez egingo
duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; baina zazpigarrena atseden-eguna duzu...ez egin inolako lanik....
"Ohoratu aitamak, Jaunak zeure Jainkoak agindu bezala, luzaro bizi eta
zoriontsu izan zaitezen, Jaunak zeure Jainkoak ematen dizun lurraldean.
"Ez hil inor.
"Ez egin adulteriorik.
"Ez ostu.
"Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
"Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea. Ez irrikatu haren etxerik, ez
sororik, ez
morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik eta ez beste ezertxo ere". –Deuteronomioa 5:5b, 7-21
EZIN EZKUTATU INOR JAINKOARENGANDIK 21
"Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak, haren urrats guztiak
ikusten; ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik, gaizkileen gordeleku izan daitekeenik".
–Job 34:21, 22
"Norbait ezkuturik ezkutuenean gordeta ere, ez ote dut nik ikusiko? Ez al
dakizue, bada,
zerulurrak betetzen ditudala? Hala diot nik, Jaunak". –Jeremias 23:24
Nora joan zure espiritutik urruti? Nora ihes egin zure aurretik? Zerura igota
ere, zu hantxe! Hilen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan!...Ilunpea ere ez da zuretzat ilun, gaua ere
eguna bezain argi: ilunpea eta argia zuretzat berdin! –Salmoa 139:7, 8, 12
Edonon daude Jaunaren begiak gaiztoei eta onei begira. –Esaera Zaharrak
15:3
Ez da harentzat munduan ezer gorderik; dena dago agerian eta zabalik, kontuak
eman beharko dizkiogun harentzat. –Hebertarrei 4:13
"Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ez eta ezkutuan ere
jakingo eta argitaratuko ez denik". –Lukas 8:17
GALDUEN BETIKO HONDAMENA 22
"Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta ha-ren erreinutik
bereiziko dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide gertatzen direnak, eta
sulabera botako.
Negarra eta hortz-karraska izango dira han". –Mateo 13:41, 42
Bihoaz Herio Leizera gaiztoak, Jainkoaz ahazten diren nazio
guztiak. –Salmoa 9:18
Oraingo zeru-lurrei dagokienez, Jainkoaren hitz berberak eusten die, eta epaieta
gaiztoen
hondamen-egunerako gordeak
daude. –2 Pedro
3:7
Horien zigorra betiereko hondamena izango da: Jaunak bere aurretik eta bere
ahalmen
distiratsutik urruti botako
ditu. –2
Tesalonikarrei 1:9
"Zeure eskuak nahiz oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu eta bota; hobe
duzu eskumotz edo hankamotz betiko bizitzan sartu, bi esku nahiz bi oinekin betiko sutara
jaurtia izan baino". –Mateo 18:8
"Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko
bizitzara". –Mateo 25:46
AUZI-EGUNA BADATOR 23
Izan ere, badaki Jaunak gizon zintzoak probalditik atera-tzen
eta gaiztoak auzi-egunean zigortzeko gordetzen. –2 Pedro 2:9
Guztiok Kristoren auzitegian agertu behar baitugu, nork bere ordaina jasotzeko,
saria nahiz
zigorra, gorputzean bizi garelarik egindakoaren
arabera.
–2 Korintoarrei 5:10
Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dutela eta gero auzia izango dela
erabakita
dagoen bezala. –Hebertarrei 9:27
Hau da maitasuna guregan bere betera iritsi den seinalea: auzi-egunerako guk
konfiantza osoa dugula, Kristoren izaera berekoak baikara
mundu honetan. –1 Joan 4:17
Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak
ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan
idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera. –Apokalipsia 20:12
Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu. –Erromatarrei 14:12
JESU KRISTOREN DOHAINA 24
Baina bekatua eta Jainkoak egiten digun dohaina ez dira neurri berekoak. Izan
ere, gizon bakarraren bekatuaz guztiak hil baldin baziren, askoz ugariago zabaldu da
guztiengana
Jainkoaren dohaina, hau da, beste gizon bakar bati esker, Jesu Kristori esker,
eman zaigun dohaina. –Erromatarrei 5:15
Jainkoak harroei aurre egiten baitie; apalei, berriz, onginahia
azaltzen. –1 Pedro 5:5b
Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik,
behartsu egin zen
zuengatik, bere behartsu-izateaz zuek aberats
egiteko. –2 Korintoarrei 8:9
Baina bekatua ugaldu zenean, are ugariago izan zen Jainkoaren onginahia. Izan
ere, bekatuak heriotzaren nagusitza ekarri zuen bezala, Jainkoaren onginahiak, gizakia
onartuz, betiko biziaren nagusitza ekarri digu, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. –Erromatarrei 5:20b, 21
Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren
testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen.
–Eginak 4:33
DAMUA 25
"Baina Jainkoak ez du kontuan hartu nahi izan gizakien
iraganaldia, ezjakinean bizi izan
zireneko garaia, eta bihozberritzeko agintzen die orain guztiei edonon".
–Eginak 17:30
"Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete
denok".
–Lukas 13:3
"Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza".
–Mateo 3:2
"Pedrok erantzun zien: Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus
Mesiasen izenean
bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain. Bihozberri
zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken
dakizkizuen".
–Eginak 2:38; 3:19
"Kendu gainetik egindako gaiztakeria guztiak, berritu zeuen
bihotz-gogoak. Zergatik hil behar duzue, israeldarrok?" –Ezekiel 18:31
Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta
damutzen denak
errukia lortuko. –Esaera Zaharrak 28:13
Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan
bizi-aldaketa
dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Mundu honetatik datorkigun
nahigabeak, berriz, heriotzara eramaten
gaitu. –2
Korintoarrei 7:10
BEKATUEN BARKAMENA 26
"Gaiztoari dagokionez, egin dituen bekatu guztietatik aldentzen bada,
nire lege guztiak bete
eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu, bizi egingo da, bai, eta ez da
hilko". –Ezekiel 18:21
Utz beza gaiztoak bere bidea, gaizkileak bere asmo txarrak. Bihur dadila
Jaunarengana, gupidaz hartuko baitu; bihurtu gure Jainkoarengana, guztiz barkabera
baita.
–Isaias 55:7
"Jakizue, beraz, senideok, Jesusi esker hots egiten zaizuela bekatuen
barkamena; Moisesen
legeaz ezin lortu izan duzuen Jainkoarekiko adiskidetasuna. Jainkoak bere
eskuin-aldera altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihozberritzea eta bekatuen barkamena
emateko". –Eginak 13:38; 5:31
"Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea
ireki, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu". –Apokalipsia 3:20
"Eta, Jerusalemen hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar
zaiela, bekatuak barka dakizkien". –Lukas 24:47
URRUNDU MUNDUKO GAUZAK 27
Izan ere, agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume
guztientzat salbagarri. Honek
irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta
neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen. –Titori 2:11, 12
Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan. –Kolosarrei 3:2
Eta ez hartu parte ilunpetan bizi direnen alferrikako egintzetan; sala itzazue,
ordea. –Efesoarrei 5:11
Ez maitatu mundua, ez eta munduko gauzak ere. Mundua maite duenak ez du bere
baitan
Aitarenganako maitasunik. Izan ere, munduan dagoen guztia —grina txarrak,
begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria— ez dator Aitarengandik,
mun-dutik baizik. –1 Joan 2:15, 16
Desleial halakook! Ez al dakizue munduaren adiskide izatea Jainkoaren etsai
izatea dena?
Munduaren adiskide izan nahian dabilena Jainkoaren etsai egiten
da. –Santiago 4:4
"Garbi zaitezte, garbitu! Ken- du nire begien aurretik egintza gaiztoak!
Utzi gaiztakeria".
–Isaias 1:16
JAIOTZE BERRIA 28
"Bihotz berria emango dizuet eta espiritu berria ezarriko: harrizko
bihotza kenduko dizuet eta haragizkoa emango". –Ezekiel 36:26
Hark Jainkoaren nahia egiten duela baldin badakizue, jakizue halaber Jainkoaren
nahia egiten
duen oro harengandik jaioa dela. Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela
bekatu egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik
egin.
–1 Joan 2:29; 5:18
Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak
eta Jain- koak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez. –1 Korintoarrei 6:11
Jesusek erantzun zion: "Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren
erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada". –Joan 3:3
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu
da. –2 Korintoarrei 5:17
Izan ere, berriro jaio zarete, eta ez hazi hilkorretik, hilezkorretik baizik,
bizia den eta betiko
dirauen Jainkoaren
hitzetik. –1
Pedro 1:23
BEKATUARENTZAT HILDA, KRISTOREKIN PIZTUA 29
Gure bekatuak bere gain hartu eta gurutzeraino eraman zituen,
gu ere, bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen. Haren zauriek sendatu
zaituztete.
–1 Pedro 2:24
Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han
baitago Kristo
Jainkoaren eskuinaldean eseria. Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez
lurrekoetan, hilik
baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea.
Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zarete zuek ere.
–Kolosarrei 3:1-4
Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera
beronen gurari eta grinekin. Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun
Espirituaren arabera. –Galaziarrei 5:24, 25
Ez horixe! Nola bizi gintezke oraindik bekatuan, bekatuarentzat hilik
gaudenok?...Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik,
Jesu Kristorekin bat eginik. –Erromatarrei 6:2 ta 11
BETIKO BIZIA 30
Bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko
du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko
du. –Galaziarrei 6:8
"Eta Moisesek basamortuan brontzezko sugea hagen jaso zuen bezala, halaxe
izan behar du jasoa Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan
dezaten". –Joan 3:14, 15
Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez eman zaiguna. –Erromatarrei 6:23b
Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk
bidalitako Jesus
Mesias ezagutzean". –Joan 17:3
"Semearengan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semearengan sinetsi
nahi ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren zigorra du bere
gainean".
–Joan 3:36
"Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartu eta bidali nauenarengan sinesten
duenak betiko
bizia du. Ez da kondenatua izango; igaroa da dagoeneko heriotzatik
bizitzara". –Joan 5:24
BETIKO BIZIAREN KONFIANTZA 31
Espiritu berberak barrutik aitortzen digu Jainkoaren seme-alaba garela. –Erromatarrei 8:16
Hauxe da testigantza: Jainkoak betiko bizia eman digula, eta bere Semearen bidez
eman ere.
Semea berekin duenak bizia du; Jainkoaren Semea ez duenak ez du bizirik.
...idatzi dizkizuet gauza hauek, betiko bizia duzuela jakin dezazuen. –1 Joan 5:11, 12, 13b
"Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite. Ni maite
nauena, berriz, nire Aitak maite izango du, eta nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio
berari". –Joan 14:21
Justiziak bakea ekarriko du, patxada eta konfiantza betiko. –Isaias 32:17
Hona hemen seme-alaba zaretenaren seinalea: Jainkoak bere Semearen Espiritua
bida- li du gure bihotzetara, eta Espirituak "Abba!", hau da, "Aita!" dio
oihuka. –Galaziarrei 4:6
Jainkoa eta gu elkarrekin bat eginik gauden seinalea hau da: berak eman digun
Espiritua. –1 Joan 4:13
Jainkoaren aginduak bete-tzen baditugu, ziur dakigu bera ezagutzen dugula. –1 Joan 2:3
KRISTOK BIHOTZEAN POZA EMATEN DU 32
"Orain, ordea, zuregana noa. Hau guztia, oraindik munduan nagoela esaten
dut, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan ere". –Joan 17:13
"...baina berriro agertuko natzaizue, eta poztu egingo zarete, eta poz
hori inork ez dizue kenduko".
–Joan 16:22
Pozik joango zarete zuek ere salbamen-iturritik ura
edatera.
–Isaias 12:3
"Eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure
giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako
sinesmenean oinarriturik bizi dut". –Galaziarrei 2:20
"Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori
bete-betea izan dadin". –Joan 15:11
Bizirako bidea erakutsiko didazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona
zure ondoan.
–Salmoa 16:11
Maite duzue Jesu Kristo, gaurdaino ikusi ez duzuen arren. Eta, ikusi gabe
berarengan sinetsiz, esan ezin ahalako pozez, poz distiratsuz, beteak zaudete
jadanik. –1 Pedro 1:8
OBEDITU BEHAR DIOZU
JAINKOARI 33
Badakizue, norbaiten menpean jartzen bazarete esklabo bezala berari obeditzeko,
obeditzen
diozuen haren esklabo egiten zaretela: bekatuari obeditzeko bada, heriotzara
zoazte; Jainkoari obeditzeko bada, berriz, salbaziora. –Erromatarrei 6:16
Eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da
Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin zerutik agertuko denean; sugarrez inguraturik agertuko da,
Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berriona onartu nahi ez dutenak
zigortzera. Horien zigorra betiereko hondamena izango da: Jaunak bere aurretik eta bere
ahalmen
distiratsutik urruti botako ditu. –2 Tesalonikarrei 1:7-9
Ez baitira Jainkoaren aurrean zuzen legea entzun bakarrik egiten dutenak, bete
ere egiten dutenak baizik. –Erromatarrei 2:13
"Hara, aukeran jartzen dizkizuet gaur bedeinkazioa eta madarikazioa;
bedeinkazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen badituzue, gaur nik esan bezala;
madarikazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen ez badituzue".
—Deuteronomioa 11:26-28a
JESU KRISTO AITORTU BEHAR DA 34
Eta mihi orok aitor dezan Jesu Kristo dela Jauna, Jainko Aitaren aintzarako.
–Filipoarrei 2:11
"Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut nik ere Aita zerukoaren
aurrean; baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere zeruko Aitaren
aurrean".
–Mateo 10:32, 33
Honela jakingo duzue norbaitek Jainkoaren Espiritua duen ala ez: Jesu Kristo
egiazko gizon
egin dela aitortzen duenak Jainkoaren Espiritua du.
–1 Joan 4:2
Jesus Jainkoaren Semea dela aitortzen duenarengan dago Jainkoa eta hura
Jainkoarengan.
–1 Joan 4:15
Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean
Jainkoak hilen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara. Zeren, bihotzez sinesten duena
onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da. –Erromatarrei 10:9, 10
Semea ukatzen duenak Aita ere ukatu egiten du. Semea aitortzen duenak Aita ere
berekin du. –1
Joan 2:23
SATANAS GURE ETSAI
MALTZURRA 35
Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz. Har itzazue Jainkoak
ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.
–Efesoarrei 6:10, 11
Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan.
...Jesusek, orduan: "Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta
bera bakarrik gurtu." Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion
zerbitzatzera. –Mateo 4:1 ta 10, 11
Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, dea- brua, zuen inguruan
dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko. Egiozue aurre fedean
sendo. –1 Pedro
5:8, 9a
Gure borrokako armak ez dira gizakiarenak, Jainkoarenak baizik, eta hiri
gotorrak ere errausteko indarra dute: argudio faltsuak. –2 Korintoarrei 10:4
Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura
irabazian
ateratzerik. –2 Korintoarrei 2:11
GARAITZA SATANASEN GAINEAN 36
Familia bateko seme-alabak haragi eta odol bereko diren bezala, horrelaxe
hartu zuen parte
Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua
heriotzaren bitartez indargabetzeko. –Hebertarrei 2:14
"Begiak ireki diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik
Jainkoarengana
bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta
sagaratuei dagokien
ondarea eskura dezaten". –Eginak 26:18
Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Atsekabeak, larriak,
erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpatak?...Baina guztiotan erraz ateratzen gara
garaile, maite izan
gaituenari esker. –Erromatarrei 8:35 ta 37
Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo
du zuengandik. Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo
zaizue. –Santiago 4:7, 8a
Oraintxe da mundu honen epaiketa; oraintxe galduko du bere boterea
mundu honetako buruzagiak.
–Joan 12:31
MAITASUNA, IKASLE BATEN
PROBA 37
Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia,
bihotz ona, onginahia, leialtasuna, otzantasuna, bere buruaren jabe
izatea. –Galaziarrei 5:22, 23a
Bigarrenez galdetu zion Jesusek: "Simon, Joanen semea, maite al
nauzu?" Pedrok, berriro:
"Bai, Jauna, badakizu mai- te zaitudana." Jesusek, orduan:
"Zaindu nire ardiak". –Joan 21:16
"Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak". –Joan 14:15
"Jainkoa maite dut" esan eta senideari gorroto diona gezurti da; izan
ere, ikusten duen senidea maite ez duenak ezin du maite ikusten ez duen Jainkoa.
–1 Joan 4:20
"Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: elkar
maite izatean". –Joan 13:35
Guk badakigu heriotzatik bizira iragan garena, eta hau jakin, senideak maite
ditugulako dakigu. Maite ez duena heriotzaren menpe dago. –1 Joan 3:14
Izan ere, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Haren aginduak ez dira
astunak. –1 Joan 5:3
JESU KRISTOREN PIZTUERA 38
Asteko lehen egunaren goizean pizturik, Jesus lehenik Magdalako Mariari agertu
zitzaion,
zeinengandik zazpi deabru bota baitzituen. –Markos 16:9
Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara, eta gure salbamenerako izan
zen piztua. –Erromatarrei 4:25
"Eta gu gara hark juduen lurralde osoan eta Jerusalemen egindako guztien
lekuko. Jesus hau
egur batetik zintzilik hil zuten; baina Jainkoak piztu egin zuen hirugarren
egunean eta agertzeko ahalmena eman zion, ez herriko guztiei, Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baizik, guri
alegia, hura hilen artetik piztu ondoren berarekin jan eta edan
dugunoi". –Eginak
10:39-41
Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen.
Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez:
"Bakea zuei". Gero, esan zion Tomasi: Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu
nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik. Tomasek erantzun zion: "Ene
Jauna eta ene Jainkoa!" –Joan 20:26-28
BIZTUERA, GURE AINTZAZKO
ITXAROPENA 39
"Ez harritu esaten dizuedanaz, bai baitator ordua hildako guztiek haren
ahotsa entzungo dutena, eta hilobietatik aterako direna: on egin zutenak betiko bizirako piztuko
dira; gaitz egin zutenak, aldiz, kondenatuak
izateko".
–Joan 5:28, 29
Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok haren heriotzari
izan garela
lotuak? Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok haren heriotzari
lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hilen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria
bizi dezagun. Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak izan bagara, hari itsatsiak izango
gara harena bezalako piztueran ere. –Erromatarrei 6:3-5
Kristo zuengan baldin badago, berriz, gorputza bekatuagatik hil egingo den
arren, Espirituak badu bizia, Jainkoaren salbamen-indarrari esker. Jesus hilen artetik piztu zuen
Jainkoaren Espiritua zuengan bizi bada, Kristo hilen artetik piztu zuenak berak
biziaraziko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuengan bizi den bere Espirituaren bitartez.
–Erromatarrei 8:10, 11
SAGARAPENA JAINKOARENTZAT 40
Ene maiteok, honelako agintzariak ditugunez gero, garbi gaitezen gorputzeko eta
espirituko zikin guztietatik, eta eraman dezagun bere betera geure sagarapena,
Jainkoarenganako
begirunean biziz. –2 Korintoarrei 7:1
Azkenik, senideok, otoi eta otoi hau eskatzen dizuet Jesus Jaunaren izenean:
Jainkoari atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero, saia zaitezte gero eta
gehiago horrela bizitzen. Badakizue nolako irakaspenak eman genizkizuen Jaunaren izenean. Hau
nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta
alde egin dezazuela lizunkeriatik. Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere
emaztearekin. Jainkoak ez gaitu moralgabekerian bizitzeko deitu, berarentzat sagaraturik bizitzeko
baizik. –1 Tesalonikarrei 4:1-4, 7
Aitzitik, dei egin dizuen Jainkoa santu den bezala, izan zuek ere santu zeuen
biziera guztian. Izan ere, Liburu Santuak dio: "Izan santu, ni santua naiz
eta". –1 Pedro 1:15, 16
SAGARAPENA
JAINKOARENTZAT 41
Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu
eta
akasgabe izan gaitezen maitasunez. Eta giza izaera berria, Jainkoaren irudira
sortua, jantzi behar duzuela, Jesusen egiaren arabera biziera zuzena eta santua eramateko.
–Efesoarrei 1:4; 4:24
Eta galtzada bat izango da han; "Bide Santu" deituko zaio. Kutsaturiko inor ez da handik
igaroko, ez eta zentzugabeak ere handik ibiliko.
–Isaias 35:8
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak
bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu. –1 Joan
1:9
Dena honela desegitekoa baldin bada, pentsa ezazue zein santu eta jainkozale
izan behar duen zuen bizitzak. –2 Pedro 3:11
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu
inork Jauna ikusiko.
–Hebertarrei 12:14
Goretsi Jaunaren izen ospe-tsua! Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez
agertzean!
–Salmoa 29:2
GIZON-EMAKUMEAK ESPIRITUZ
BETERIK 42
"Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin
badakizue, zenbatez
areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen diotenei?" –Lukas 11:13
Otoitza bukatzearekin batera, bilduak zeudeneko tokia dardaratu egin zen; denak
Espiritu
Santuaz beterik gelditu ziren, eta Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen
zuten. –Eginak 4:31
"Neure Espiritua ezarriko dut zuengan, nire legeen arabera jokatzeko eta
nire aginduak arretaz betetzeko gai bihurtuz". –Ezekiel 36:27
Zuek, ordea, ez zarete bizi grina horien menpean, Espirituaren menpean baizik,
Jainkoaren
Espiritua zuengan bizi baita. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badu, hori ez da
Kristorena.
–Erromatarrei 8:9
"Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue,
eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino".
–Eginak 1:8
Bernabe gizon ona baitzen, eta Espiritu Santuaz eta fedez betea, jende asko
elkartu zitzaion
Jaunari. –Eginak 11:24
PROMES HARRIGARRIAK
KRISTAUEI 43
Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita
daudenak. –Salmoa 34:19
Neuk eginak dira gauza guztiok, neureak ditut denak. Hala diot nik, Jaunak. Hona
norengan
ditudan begiak jartzen: atsekabetu eta bihotz-eroriengan, nire hitzari
begirune diotenengan. –Isaias 66:2
"Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik
izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua
baita". –Apokalipsia 21:4
Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik,
zerbait harrigarria izango balitz bezala. Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte
izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten.
–1 Pedro 4:12, 13
Izan konfiantza Jaunarengan eta egin on dena, zeure herrialdean bizi eta bertako
aberastasunaz gozatzeko. –Salmoa 37:3
"Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia
betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak". –Mateo
6:33
PROMESAK TENTATUEI 44
Bere ere nekeetan probatua izan delako, gauza da orain
probaldian daudenei
laguntzeko. –Hebertarrei 2:18
Ibaiak pasatzean, zurekin izango naiz: urek ez zaituzte hondoratuko; sutatik
igarotzean, ez
zara erreko, ez zaitu sugarrak
kiskaliko. –Isaias 43:2
Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen
Jaunak. –Salmoa 34:20
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala
da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarraz gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik,
tentaldiarekin batera
indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal
izateko. –1 Korintoarrei 10:13
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza
guztiak, bere
aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia. –Erromatarrei 8:28
Izan ere, gure apaiz nagusia ez da gure ahuleriaz gupidatu ez daitekeen norbait,
zeren eta bera ere, gu bezala, gauza guztietan probatua izan baita, bekatuan izan ezik.
–Hebertarrei 4:15
PROMESAK
GARAILEEI 45
"Hori izango du garaileak ondare, eta Jainko izango nau ni eta nik bera
seme".
–Apokalipsia 21:7
"Garailea neure Jainkoaren tenpluko zutabe egingo dut, eta ez da gehiago
handik irtengo; neure Jainkoaren izena eta neure izen berria idatziko ditut harengan; bai eta neure
Jainkoaren hiriaren izena ere, zerutik, nire Jainkoarengandik, jaisten den Jerusalen berriaren
izena".
–Apokalipsia
3:12
"Garailea zuriz jantziko dute, eta ez dut kenduko haren izena
biziaren liburutik; eta haren alde aterako naiz neure Aitaren eta honen aingeruen
aurrean".
–Apokalipsia 3:5
"Garailea neurekin eseraraziko dut neure tronuan, neu ere garaile izan eta
neure Aitarekin
beronen tronuan eseri naizen bezala". –Apokalipsia 3:21
"Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.
Garaileari, Jainkoaren paradisuan dagoen bizi-arbolako fruituetatik emango diot
jaten".
–Apokalipsia 2:7
"Garaileari, nire nahia egiten azkeneraino irauten duenari, agintea emango
diot nazioen gain". –Apokalipsia 2:26
JAINKOAK DIOGU
DIBORTZIOARI BURUZ 46
Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik— emaztea ez dadila banandu
senarrarengandik; eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala
senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea....Emakumea loturik dago senarra bizi den bitartean.
Hiltzen bazaio, libre gelditzen da eta nahi duenarekin ezkon daiteke, aukeratua kristaua izanez
gero. –1 Korintoarrei 7:10, 11 ta 39
Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari
lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da. Horregatik, senarra bizi
den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez
gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon
batekin elkartu arren.
–Erromatarrei 7:2, 3
"Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak —legearen kontra
elkartuak ez badira
behintzat— adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzi- tako emakume horrekin
ezkontzen
denak adulterio egiten
du".
–Mateo 5:32
JESU KRISTO LURRERA ITZULIKO
DA 47
"Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango
zaituztet, ni nagoen
lekuan zuek ere egon
zaitezten".
–Joan 14:3
"Beraz, norbait, gizaldi desleial eta bekatari honen aurrean, nitaz eta
nire mezuaz lotsatzen
bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere Aitaren aintzaz
beterik aingeru
santuekin etorriko denean". –Markos 8:38
Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu
izango garena. Badakigu, izango garen hori agertuko denean, Jainkoaren antzeko izango
garela, den bezalakoa ikusiko baitugu hura. Harengan esperantza hau duen orok garbitu egiten
du bere burua, Jesus garbia den
bezala.
–1 Joan 3:2, 3
"Egon prest zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren
Semea". –Lukas 12:40
"Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da
aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko
dio".
–Mateo 16:27
JAINKOAREN HITZA 48
"Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe
igaroko". –Lukas
21:33
Izan ere, antzinako profetek ez zuten beren kabuz hitz egin, baizik eta,
Espiritu Santuak gidaturiko gizonak zirenez, Jainkoaren partetik hitz egin
zuten.
–2 Pedro 1:21
Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko,
arrazoiak
emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria. –2 Timoteori 3:16
Nire pausoentzat kriseilu da zure hitza, nire biderako argi. –Salmoa 119:105
OTOITZ ETA BARKATU
Zuek, egizue otoitz honela: "Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure
erregetza; betearazi lurrean zeu- re nahia, zeruan betetzen den bezala. Emaguzu
gaur egun honetako ogia, eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu
diegunez gero; ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik. Izan ere,
besteei beren huts egiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizue zeruko Aitak; baina
besteei barkatzen ez badiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko
Aitak". –Mateo 6:9-15
JAINKOAREN SALBAZIO-BIDEA
Salbatzaile bat behar dut.
Denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren
aintzarik gabe.
–Erromatarrei
3:23
Kristo hil zen nire alde.
Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea
errudunengatik, zuek Jainkoarengana
eramateko. –1
Pedro 3:18a
Nire bekatuz damutu behar dut.
Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta
damutzen denak
errukia lortuko. –Esaera Zaharrak 28:13
Sinesmenaren bidez Jesus onartu behar dut.
Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren
seme-alaba izateko ahalmena eman zien. –Joan 1:12
Nire salbamenaz segur izan dezaket.
Semea berekin duenak bizia
du.
–1 Joan 5:12a
"Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartu eta bidali nauenarengan
sinesten duenak betiko
bizia du. Ez da kondenatua izango; igaroa da dagoeneko heriotzatik
bizitzara". –Joan 5:24
Bibliako textua erabilita "Elizen Arteko Biblia"
izan da, Bibli Elkarte Batuak, © 1998, K/Santa Engracia, 133, 28003 Madrid, Espaina. Baimena lortuta. Used by permission.
_______________________________________________________________
Interesa ba al daukazu beste ikasketak hartzeko Jainkoaren Hitzari buruz, idatzi
ezazu helbide honetara:
World Missionary Press, Inc.
P.O. Box 120
New Paris, Indiana 46553-0120 USA
Or order online.
World Missionary Press Home Page | Go to the Top of This Page